28. postuan sailkatu da gazte mailako proban
Munduko Kopako proba jokatzen ari dira gaur Benidormen (Alacant, Herrialde Katalanak). Goizean gazte mailako lasterketa egin dute. Aner Irizar zumarragarra 28. postuan sailkatu da, Patrik Pezzo (Italia) irabazlearengandik 3 minutu eta 53 segundora. Ziklo krosak zaletu asko ditu Urretxu eta Zumarragan eta hainbat herritar Benidormera joan dira ikuskizunaz gozatzera eta Irizar animatzera.

