Gipuzkoako hainbat erresidentzia eta eguneko zentroetan greba egiten ari dira. Horietako bat Zumarragako Argixao (Gerozerlan-Matia) da. Asteazkenean (urtarrilak 21) manifestazioa egingo dute Urretxu eta Zumarragako kaleetan. Manifestazioa 11:00etan abiatuko da, Areizaga-Kalebarren plazatik.
