
Joan den larunbatean aurkeztu zuen Gipuzkoako Bertsozale Elkarteak 2026ko Gipuzkoako Herriarteko Bertsolari txapelketa. Guztira 57 taldek hartuko dute parte, eta horietako bi Urretxu-Zumarragakoak izango dira: Zumarraga-Urretxu 1 (Manex Mantxola, Mikel Iturriotz eta Antton Fernandez bertsolariak, Leire Akizu gai-jartzailea eta Jon Mendizabal epaile) eta Zumarraga-Urretxu 2 (Beñat Torres, Uxue Fernandez eta Amaia Iturriotz bertsolariak, Gorka Azkarate gai-jartzailea eta Eli Lasa epailea). Gainera, Uhaitz Oiartzabal zumarragarra Izenik Gabeko Taldea izeneko taldeko bertsolarietako bat da.
Eta hauek dira saioen zozketa eginda, Goierriko taldeen kanporaketak eta saioak jokatu diren herriak:
Otsailak 6, ostirala (Legazpiko Gaztetxea, 19:00)
- Bertso-Olariak
- Izenik gabeko taldea
- Oriako tramanak
Otsailak 13, ostirala (Ordiziako Kixka taberna, 19:00)
- Zumarraga-Urretxu 2
- Osinalde 2
- Legorreta
Otsailak 20, ostirala (Ataungo Oargi, 19:00)
- Zumarraga-Urretxu 1
- Osinalde 1
Martxoak 7, larunbata (Lazkaoko Biziola, 17:00)
- Aurreko hiru kanporaketetako irabazleak
Apirilak 17, ostirala (Zaldibiako Herri Antzokia)
- Goierri-Tolosaldearen arteko kanporaketa
