Martxoaren 28an Korrika Urretxu eta Zumarragatik pasako da. Beti bezala, Korrika Batzordea eratu behar da Korrikaren iritsiera eta bere inguruko ekitaldiak antolatzeko. Korrika Batzordearen lehen bilera hilaren 28an izango da, 19:00etan, Zumarragako kultur etxeko bilera gelan. “Batzordean ahalik eta eragile gehienen parte hartzea izatea nahiko genuke, batetik, edizio honetako xehetasunak eta azalpenak jaso ditzaten; eta, bestetik, herrian Korrika pasatuko den egunerako eta aurreko aste edo egunetarako egitaraua herritarrekin eskuz esku prestatu ahal izateko”, aipatu dute AEK-ko ordezkariek.
