Adirane Peñagarikano urretxuarra hirugarren postuan sailkatu zen igandean Garingo mendi lasterketan. Goierri Kopa Traileko lehen proba izan zen. 12,2 kilometroko lasterketa Irati Zubizarretak irabazi zuen (1:16:23) eta bigarren postuan Garazi Abasolo sailkatu zen (1:16:54). Peñagarikanok ordu bat, 18 minutu eta 41 segundo behar izan zituen ibilbidea osatzeko. Goierri Kopa Traileko hurrengo lasterketa Ordiziakoa izango da, otsailaren 15ean.

