UZ Trail mendi lasterketa martxoaren 1ean izango da. Urteroko moduan, hiru ibilbide izango dira aukeran: motzak 6 kilometroko luzera eta 250 metroko desnibela izango du. Hasiberrientzat eta gazteentzat aproposaErtainak 12,1 kilometroko luzera eta 800 metroko desnibela du. Luzeak, berriz, 23 kilometroko luzera eta 1.600 metroko desnibela du. Luzekoak eta motzekoak 09:00etan abiatuko dira Areizaga-Kalebarren plazatik eta ertainekoak 09:30ean.
Izen-ematea zabalik da jada. Izena emateko, sakatu
hemen.
Otsailaren 1etik aurrera izen-ematea garestiagoa izango da. Egun horretarako topaketa irekia antolatu dute: korrikalariak 08:30ean elkartuko dira Areizaga-Kalebarren plazan, ibilbidearen lehen zatia egiteko.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide