Urola Eskubaloi Klubeko gizonezkoen gazte mailako taldeak Euskal Ligara igotzeko jokatuko du asteburuan Zumarragan
Urola Eskubaloi Klubeko gizonezkoen gazte mailako taldeak Gipuzkoako liga irabazi du. Hala, asteburuan Euskal Ligara igotzeko jokatuko dute. Igoera fasea Zumarragan jokatuko da, gainera. Urolak Ispillara joateko deia egin die herritarrei. Ostiralean, larunbatean eta igandean bina partida jokatuko dira.
Ostirala, urtarrilak 23: 17:45ean Trapagaran Sestao-Escolapios eta 19:30ean Urola A. Aranzadi-Baigene Corazonistas.
Larunbata, urtarrilak 24: 11:15ean Baigene Corazonistas-Trapagaran Sestao eta 13:00etan Urola A. Aranzadi-Escolapios.
Igandea, urtarrilak 25: 09:30ean Escolapios-Baigene Corazonistas eta 11:00etan Trapagaran Sestao-Urola A. Aranzadi.
Lau taldeetatik bakarra igoko da Euskal Ligara.
