Urola Garaia Turismoak eskualdeko buruhandiei eskainitako erakusketa antolatu du Antioko interpretazio zentroan. Bertan, hain maitatuak diren jaietako figura horiek gertutik ezagutzeko aukera eskaintzen da. Legazpiko, Urretxuko eta Zumarragako udalen lan bateratuari esker, guztiak batera ikusi ahal dira, baita bakoitzaren historia eta nortasuna ezagutu ere.
Buruhandi nabarmenen artean Lazaro dago, Lazaro Ormazabalen omenez Eitzako batzordeak egindakoa. Urretxuko bandoleroak ere bertan dira. Erakusketa igandean itxiko da. Bihar (ostirala) eta igandean 10:30etik 14:30era irekiko da eta larunbatean 11:00etatik 14:30era eta 16:30etik 18:30era.
