Galdetegi bat erantzuteko eskatu diete
Urretxu eta Zumarragako udalek hurrengo bederatzi urteetarako balioko duen Euskara Plana diseinatu nahi dute. “Gauden lekutik abiatuta, non egon nahi genuke 2035ean?” galderari erantzun nahi diote. Horretarako, Elhuyar enpresak lagunduta, galdetegi bat zabaldu dute eta herritarrei galderak erantzuteko deia luzatu diete (minutu besterik ez dira behar). Galderak erantzuteko, sakatu hemen.
Horrez gain, hainbat herritarrei elkarrizketa bat egingo zaie otsailean euskararen inguruko diskurtso ezberdinak biltzeko. Aste Santu ondoren, bildutako informazioarekin plana diseinatzeko asmoa dago. Zinegotziek eskerrak eman nahi dizkiete herritarrei, euren parte-hartzea eskatzen duten guztietan izaten duten erantzunarengatik.
Euskara batzordeburuek gogorarazi dute bi udaletako Euskara zerbitzuetako ateak zabalik daudela edozein zalantza edota proposamen jaso eta aztertzeko.
