Eguzkiñe eta Laura Garziandia ahizpa zumarragarrek Kolitas, Ena eta Pam-Pam haurrentzako liburua argitaratu dute Apuleyo argitaletxearekin. Eguzkiñek ipuina idatzi du eta Laurak ilustrazioak egin ditu. Atzo Zumarragako liburutegian aurkeztu zuten. Datorren asteartean Urretxun aurkeztuko dute: 19:00etan, liburutegian.

