Digitalizazio eta sare sozialen munduan seme-alabek garapen osasuntsua eta tratu onak eraikitzeko saioak, familientzat
Urola Garaiko Berdintasun arloak, eskualdeko ikastetxeetan garatzen den indarkeria eta ziber-indarkeria matxistaren prebentziorako programaren baitan, familiei zuzendutako saioak antolatu ditu. Saioen izenburua Digitalizazio eta sare sozialen munduan seme-alabak garapen osasuntsua eta tratu onak eraikitzen akonpainatzeko gakoak da.
Alde batetik, Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntzako familiei zuzendutako saioak egingo dira eta, bestetik, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza eta 16-18 urte bitarteko ikasleen familientzako saioak. Horietako saio bana egingo da Legazpin eta Urretxu-Zumarragan.
HH eta LHko haurren familientzako saioak datorren ostegunean izango dira (urtarrilak 29), 17:30ean, Legazpiko kultur etxeko ikastaro gelan eta Urretxuko udaletxeko portaloian. DBHko eta 16-18 urteko gazteen familientzako saioak, berriz, otsailaren 5ean izango dira, 17:30ean, Legazpiko kultur etxeko ikastaro gelan eta Zumarragako kultu etxeko areto nagusian. Ez da beharrezkoa izena ematea.
