Xabi Ormazabal mendi festak baditu kartela eta data dagoeneko. Festa maiatzaren 23an izango da eta, beti bezala, mendizaletasunarekin lotutako hamaika ekitaldi izango dira eta punta-puntako alpinista eta eskalatzaileek parte hartuko dute. Egun horretan Urretxu mendizaleen topagunea izango da eta horixe islatu dute kartelean: alpinista bat auto-stop egiten, Urretxura bidean.
