Atzo Mallorcako Challengea hasi zen, Calvia probarekin. Palmanovan izan zen. Bertan, Goierri garaiko bi txirrindulari eta txirrindularitza probetan lan egiten duen urretxuar bat elkartu ziren: Euskaltel-Euskadi taldeko Xabier Isasa urretxuarra eta Gari Ugarte legazpiarra eta txirrindularien eta jarratzaileen segurtasuna zaintzen duen Unai de Miguel erregulatzaile urretxuarra. De Miguelen lana lasterketako autoek arauak betetzen dituztela bermatzea da.
Egun gogorra izan zen beraientzat, oso eguraldi txarra egin baitzuen: euria eta haizea izan ziren nagusi. UAE taldeko Antonio Morgado portugaldarra nagusitu zen. Ugarte 59. postuan heldu zen 8 minutu eta 5 segundora eta Isasa 63. postuan, 8 minutu eta 10 segundora.
