Bilatu
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Urretxu
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Aldizkariak
  • Gure atariak
    • Goierriko Hitza
    • Goiberri
    • Goierriko zerbitzuak
    • Iragarki
      laburrak
    • Hitza
  • Interesekoak
    • Hiztegiak
      • Hiztegia.net
      • Elhuyar hiztegia
      • Euskalterm banku terminologikoa
      • UZEI sinonimoak
      • Hiztegi Batua (Euskaltzaindia)
      • Orotariko Hiztegia (Euskaltzaindia)
      • Bostak bat hiztegia
      • Eusko Jaurlaritzaren itzultzaile automatikoa
      • Berria estilo
        liburua
      • ETC – egungo testuen corpusa
      • Hiztegiak gaika
    • Euskara Urretxu eta Zumarragan
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Kultura

Arte eskaintza oparoa Urretxun

Urretxu
2026/01/30
Otamotz

Urteroko moduan, Urretxuko Udalak arte eskaintza zabala prestatu du. Aitor Etxeberriak marrazketa eta pintura ikastaroa eskainiko du, Josu Marotok giza irudi eta akuarela saioak koordinatuko ditu eta Juan de Lizarazu aretoan sei erakusketa egingo dituzte.

Etxeberriaren marrazketa eta pintura ikastaroari dagokionez, saioak asteazkenetan dira: 18:30etik 20:30era, Aizpurunea kultur etxeko arte tailerrean (ganbaran). Ikastaro hori maila guztietarako egokia da, bakoitzak bere erritmoa jarraitzen baitu eta ez baita ezer zehatzik eskatzen. Ikasle bakoitzak erabakitzen du zer landu eta garatu nahi duen, betiere Etxeberriarekin batera. Irakaslea beti alboan dute, aholkuak ematen, laguntzen eta teknikak irakasten.

Marrazketa eta pintura ikastaroa urtarrilean hasi da eta hileko kuota 17 eurokoa da. Interesa dutenek Aizpurunea kultur etxera hurbildu eta saio batean proba egin dezakete.

Marotok koordinatzen dituen tailerrei dagokienez, giza irudiari buruzko zazpi saio eta lau akuarela master-class egingo dituzte. Giza irudi saioak otsailaren 4an, martxoaren 4an, apirilaren 15ean, irailaren 9an, urriaren 7an, azaroaren 4an eta abenduaren 9an izango dira, Zuriñe Ormaetxea modeloarekin. Gainera, maiatzaren 9an, 10:00etatik 18:00etara, giza irudi marrazketa maratoia egingo dute.

Akuarela master-classak martxoaren 13an, maiatzaren 15ean, irailaren 11n eta azaroaren 13an izango dira. Lehen bi saioak Mendo margolariak gidatuko ditu, hirugarrena Kubik eta azkena Marotok. Gainera, ekainaren 6an aire zabaleko pintura saioa egingo dute Mendorekin. 09:00etatik 14:00etara izango da. Saio bakoitzak 10,60 euroko prezioa du, baina hiru saiotan izena ematen dutenek %25eko deskontua izango dute.

Urretxuko margolariak 2015ean jarri zituen abian ikastaro horiek. Ez dute Urretxuko marrazketa eta pintura eskolako ikasleek bakarrik parte hartzen. Zaleek saio horiek estimu handian dituzte eta beste herri batzuetako jendea ere etortzen da giza irudi eta akuarela ikastaroetan parte hartzera.

Akuarela eta giza irudi saioetan parte hartzeko, kultur etxean eman behar da izena. Bertako telefono zenbakia 943 03 80 88 da.

Urretxuko Udalak sei erakusketa ere antolatu ditu. Martxoaren 6tik 22ra Urretxuko Harizpi elkarteak zaharberritutako altzariak ikusi ahal izango dira. Altzariak Edurne Uribesalgok emandako ikastaroan zaharberritu dituzte.

Herritarren erakusketak

Apirilaren 17tik maiatzaren 3ra, berriz, Urretxu eta Zumarragako Argazkia elkarteko kideek ateratako argazkiak ikusi ahal izango dira. Erakusketaren izenburua Begirada iraganera da, zuri-beltzeko 40 argazki erakutsiko baitituzte.

Maiatzaren 15etik 31ra June eta JM Mendez bilbotarrek argazkilaritza eta pintura uztartuko dituzte Utzi zure begiak erakusketan. Ekainaren 12tik 28ra beste bilbotar baten lanak ikusi ahal izango dira. Ianire Sagastik pintura eta poesia uztartuko ditu, egungo munduari buruz hausnartzeko.

Urriaren 16tik azaroaren 1era Marotoren txanda izango da. Gouache teknika erabiliz egindako lanak erakutsiko ditu. Bukatzeko, azaroaren 20tik abenduaren 6ra Maddi Iraeta zumarragarraren lanak ikusi ahal izango dira. Bilbon egindako pintura eta marrazkiak erakutsiko ditu Berak badaki erakusketan.

Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 7 egunetako irakurrienak

1

Zelai Arizti parkea: Anoeta eta San Mames Barria baino hobea

2026/01/28
Zumarraga
2

Herriko emakumeak, Urolako Trena maratoi erdia prestatzen

2026/01/27
Urretxu eta Zumarraga
3

Gainzuri-Komentua egitasmoaren inguruko eztabaida Urretxuko udaletxean

2026/01/29
Urretxu
4

'Emakumea eta korrika' mahaingurua egin dute Zumarragako azokan

2026/01/28
Urretxu eta Zumarraga
5

Herritarrak Mallorcako Challengean

2026/01/29
Urretxu eta Zumarraga
6

Aimar Alberdiren lehen osoko bilkura

2026/01/28
Zumarraga
  • Goierriko Hitza
  • 943 72 34 08
  • goierri@hitza.eus
  • Iparragirre, 11 20700 – URRETXU
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu
Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.

Privacy & Cookies Policy

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT