Atzo gauean Iparragirre 4ko bizilagun batek bere trastelekuan ura sartzen ari zela abisu eman zuen. Aquarbeko langileak inguru hartan miatzen hasi ziren, baina azkenean matxura Ramon Mendia etxearen ondoan izan zela ondorioztatu zuten. Apurtutako hodia konpontzea lortu dute eta dagoeneko ur hornidura normaltasunera itzuli da. Mikel Serrano alkateak eskerrak eman nahi dizkie Aquarbeko langileei eta Toledo hondeaketa enpresari, egindako lan onagatik.

