Atzo, igandea, mendiko korrikalariek topaketa egin zuten: UZ Trail ibilbidearen lehen zatia egin zuten. Aurtengo UZ Trail mendi lasterketa martxoaren 1ean izango da. Urteroko moduan, hiru ibilbide izango dira aukeran: motzak 6 kilometroko luzera eta 250 metroko desnibela izango du. Hasiberrientzat eta gazteentzat aproposaErtainak 12,1 kilometroko luzera eta 800 metroko desnibela du. Luzeak, berriz, 23 kilometroko luzera eta 1.600 metroko desnibela du. Luzekoak eta motzekoak 09:00etan abiatuko dira Areizaga-Kalebarren plazatik eta ertainekoak 09:30ean. Izen-ematea zabalik da jada. Izena emateko, sakatu
hemen.