Irabazten badute, egun liderra den Elgoibarren aurretik jarriko dira sailkapenean
Urolako senior mailako nesken taldea denboraldi bikaina egiten ari da. Ohorezko Erregional Mailan jokatzen du eta lehenengoz Euskal Ligara igotzeko borrokatzen ari da. Hirugarren postuan dago, Elgoibar liderrarengandik bi puntura eta Bergara bigarren sailkatuarengandik puntu bakarrera. Lehenengoa zuzenean igoko da Euskal Ligara eta bigarrenak Bizkaiko eta Arabako bigarrenen aurka jokatuko du, txartel baten bila.
Emakumezkoen taldea lidergoan zegoen Elgoibarrekin berdinduta, baina hirugarren postura jaitsi da, asteburuan Oiartzun B taldearen aurka berdindu ondoren. Dena den, ezin da esan emaitza txarra izan zenik. Izan ere, Oiartzun B ere sailkapenaren goialdean dago eta Urolaren aurka jokatu aurreko hiru partidak irabazi egin zituen. Asteburukoa bigarren itzuliko bigarren partida izan zen. Oiartzun B taldeak eta Urolak bana berdindu zuten, Oiartzunen.
Urretxu eta Zumarragakoek oso partida garrantzitsua jokatuko dute asteburu honetan. Izan ere, Elgoibar liderraren aurka jokatuko dute. Irabazten badute, elgoibartarren aurretik jarriko dira, denboraldia amaitzeko hamabi jardunaldiren faltan. Liderraren aurkako partida larunbatean jokatuko dute, 15:30ean, Argixaon. Urolak Argixaora joateko deia egin die herritarrei.
