Bilatu
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Urretxu
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Aldizkariak
  • Gure atariak
    • Goierriko Hitza
    • Goiberri
    • Goierriko zerbitzuak
    • Iragarki
      laburrak
    • Hitza
  • Interesekoak
    • Hiztegiak
      • Hiztegia.net
      • Elhuyar hiztegia
      • Euskalterm banku terminologikoa
      • UZEI sinonimoak
      • Hiztegi Batua (Euskaltzaindia)
      • Orotariko Hiztegia (Euskaltzaindia)
      • Bostak bat hiztegia
      • Eusko Jaurlaritzaren itzultzaile automatikoa
      • Berria estilo
        liburua
      • ETC – egungo testuen corpusa
      • Hiztegiak gaika
    • Euskara Urretxu eta Zumarragan
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Kirola

Errugbiaren itzulera Urretxu eta Zumarragara

Urretxu eta Zumarraga

1990eko hamarkada erdialden errugbi taldea izan zen Urretxun eta Zumarragan, baina gutxi iraun zuen. Multikirola programaren eskutik, haurrek errugbian jokatzeko aukera dute berriro.

2026/02/05
Otamotz

Pilotak, txirrindularitzak, futbolak, saskibaloiak, eskubaloiak… tradizio handia dute Urretxun eta Zumarragan. Beste kirol batzuk indar gutxiago dute eta bada garai batean presentzia izan eta herritik desagertu zen kirolik ere. Horien artean errugbia dago. 1990eko hamarkadaren erdialdean errugbi taldea izan zen bi herriotan. Gutxi iraun zuen, ordea. Ikastetxeetako Multikirola programaren eskutik, herriko haurrek errugbia ezagutzeko aukera dute berriro. 

Beharbada haur horietako batzuei kirol hori asko gustatuko zaie eta gurasoek errugbi taldea sortzea erabakiko dute. Nork daki… Norbaitek inspirazioa behar badu, horra hor Urretxun eta Zumarragan egon zen lehen errugbi taldearen nondik norakoak. 

Taldea sortzearen ideia Jose Luis Andikoetxearena izan zen. Urretxura eta Zumarragara etorri aurretik, Gernika errugbi talde ospetsuan jokatu zuen. Urretxu-Zumarragan lan egitea egokitu zitzaion eta hemen ez zegoen errugbi tradiziorik, baina ez zuen bere kirol kuttuna egiteari utzi nahi. Hori dela eta, errugbi talde bat eratzea pentsatu zuen. Bi herrietako kaleetan kartelak jarri zituen eta ez ziren gutxi izan izena ematea erabaki zuten urretxuar eta zumarragarrak. Hala, taldea osatzea lortu zuten. Lehen pausoa errugbiaren arauak ikastea izan zen. Ondoren, entrenatzen hasi ziren eta pixkanaka adiskidantzako partiduak jokatzeari ekin zioten.

Gazteak eta seniorrak

Bi talde zeuden: gazte mailakoa eta nagusiena. Gazte mailako taldean 20 bat jokalari zeuden eta nagusien taldean 25 bat. Astean behin entrenatzen zuten, Zumarragako Argixao futbol zelaiko anexoan. Taldeko batzuk astea herritik kanpo ematen zutenez, ostiraletan bakarrik entrenatu zezaketen. Partidak Urretxuko Elizalde zelaian jokatzen zituzten. Urretxuko Udalak errugbirako egokitu zuen, baina ez zegoen aldagelarik bertan.

Inork gutxik ezagutzen zuen kirola, entrenamendu bakarra astean, harri txintxarrez jositako zelaietan entrenatu eta jokatu beharra… Ia dena aurka zuten. Urretxuko eta Zumarragako errugbi taldeak ez zituen oso emaitza onak lortu eta abenturak ez zuen asko iraun. Nagusien taldeak partida bakarra irabazi zuen (denboraldian zehar entseguren bat edo beste egitea lortu zuten, behintzat) eta denboraldi amaieran bi herriotako errugbi taldea desagertu egin zen.

30 urte pasa dira ordutik, baina parte hartu zutenek ez dute bizitakoa ahaztu: kirol berri bat ezagutu zuten, lagunak egin zituzten, primeran pasa zuten… Horiek dira, hain zuzen ere, ikastetxeetako Multikirola programaren helburuak. Horregatik erabaki dute errugbia berriro Urretxura eta Zumarragara ekartzea. «Errugbiaren laugarren ikasturtea da. Bailarako hainbat umek eta gaztek Ordizia Rugby taldean jokatu dutela ikusita, gainontzekoei ere errugbia ezagutzeko aukera eman nahi diegu», azaldu du Asier Auzmendik, Urola Garaiko Multikirola programako koordinatzaile orokorrak.

Multikirolako haurrek zapi errugbian jokatzen dute. «Mundu mailan tag rugby bezala ezagutzen dena kontakturik gabe jokatzen da. Oso araututa dago», aipatu du.

Haurrak, gustura

Ikasturte honetan inoiz baino denbora gehiago eskaini diote errugbiari. «Hiru astetan zehar entrenamenduak egin ditugu ikastetxeetan eta ondoren jardunaldi bat egin dute guztiek elkarrekin Urretxuko Aldiri kiroldegian. Ordizia Rugbyko kideek epaile lana egin dute. 220 haur inguruk parte hartu dute. Errugbiari inoiz baino denbora gehiago eskaini diogunez, errugbiaren dinamika hobeto ulertu dute eta gehiago gozatu dute», amaitu du Auzmendik.

1990eko hamarkada erdialdeko errugbi taldea. Goian, ezkerretik eskuinera: Joseba Guridi, Juanjo Aranburu, Jesus Junquera, Txues, Txus, Pablo Berriotxoa, Diego Bilbao, Agirrezabal eta Joseba Segurola. Behean, ezkerretik eskuinera: Ito, David Bilbao, Joxemi Alvarez, Andy, Ibon Araiztegi, Lazaro eta Jonan Torquemada. Pika, Joseba Iturbe, Kaspe, Gerar, Zabalo, Uli, Jaro eta Andi legazpiarrak ere jokatzen zuten, besteak beste.

Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 7 egunetako irakurrienak

1

Mendiko korrikalariek UZ Trailen lehen zatia egin dute

2026/02/02
Urretxu eta Zumarraga
2

66 etxebizitza, igogailua eta errepidea egingo dituzte Urretxuko Gainzabalen

2026/02/04
Urretxu
3

Alex Diaz txirrindulari urretxuarra, Tourrera bidean

2026/01/31
Urretxu
4

Konpondu dute Zumarragako Iparragirre hiribidean ur horniduran izandako matxura

2026/02/01
Zumarraga
5

Jon Salaberriak Irungo mendiko bizikleta proba irabazi du

2026/02/03
Urretxu eta Zumarraga
6

Goierri kirol elkarteko txirrindulariak, belodromoko Gipuzkoa mailako aurkezpenean

2026/02/02
Urretxu eta Zumarraga
  • Goierriko Hitza
  • 943 72 34 08
  • goierri@hitza.eus
  • Iparragirre, 11 20700 – URRETXU
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu
Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.

Privacy & Cookies Policy

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT