Igandean lehen kontzertua egingo du: 13:00etan, Zelai Arizti aretoan
Andoni Vazquezek Ane Legarreta ordezkatu du Zumarragako bandan. Zuzendari berria eibartarra da. Eibarko bandan eta Kantu Kolore haurrentzako taldean jo zuen eta Eibarko bandako zuzendaria da. 2019tik Legazpin bizi da, bere emaztearekin. Biak Doinua musika eskolako irakasleak dira.
Igandean, 13:00etan, bere lehen kontzertua egingo du Zumarragako bandarekin.
