Bilatu
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Urretxu
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Aldizkariak
  • Gure atariak
    • Goierriko Hitza
    • Goiberri
    • Goierriko zerbitzuak
    • Iragarki
      laburrak
    • Hitza
  • Interesekoak
    • Hiztegiak
      • Hiztegia.net
      • Elhuyar hiztegia
      • Euskalterm banku terminologikoa
      • UZEI sinonimoak
      • Hiztegi Batua (Euskaltzaindia)
      • Orotariko Hiztegia (Euskaltzaindia)
      • Bostak bat hiztegia
      • Eusko Jaurlaritzaren itzultzaile automatikoa
      • Berria estilo
        liburua
      • ETC – egungo testuen corpusa
      • Hiztegiak gaika
    • Euskara Urretxu eta Zumarragan
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Kirola

Urretxutik Logroñora oinez joan ziren bi lagunak

Urretxu

Javi Areizaga eta Pablo Gomez mendizale urretxuarrei iraupen luzeko ibilaldiak egitea gustatzen zaie. Hendaiara, Iruñera, Bilbora... joan dira. Duela 30 urte, 1996ko abenduaren 21ean, Urretxutik Logroñora joan ziren.

2026/02/06
Otamotz

Duela 30 urte, Javi Areizaga eta Pablo Gomez urretxuarrak Logroñora (Errioxa, Espainia) joan ziren. Horrela esanda, ez dirudi beste munduko ezer. Baina Areizaga eta Gomez ez ziren upategi batera edo ezkondu aurreko agur festa batera joan, eroso-eroso, autobusean. Bi urretxuar hauek oinez joan ziren eta Laurel kale famatua zapaldu ere ez zuten egin, sikiera. Hamaika herri zapaldu zituzten, baina Laurel kalea ez. Aurtengo abenduaren 21ean 30 urte beteko dira. 

Areizaga eta Gomez oso ezagunak dira Urretxun. Areizaga, bere mendizaletasunagatik. Urte asko daramatza Goierri kirol elkartearen mendi sailean lanean. Gomez, berriz, zikloturista da. Baina mendia ere gustatzen zaio. Neguan bizikletan ibiltzeari uzten zion eta Areizaga abentura txikiak proposatzen zizkion. Hendaiara, Iruñera, Bilbora… joan dira elkarrekin. Beti, Urretxutik abiatuta.

Areizagak ibilaldi gogorrena Hendaiara egin zutela dela dio. Luzeena, berriz, Logroñora egindakoa da. 127 kilometro egin zituzten. 23 ordu eta erdi eman zituzten oinez. Brinkola, Jabondo, Urbia, Malkorra, Gordoa, Agurain, Egileor, San Joan, Done Bikendi Harana, Kanpezu, Kodes eta Vianatik pasa ziren, Logroñora heldu aurretik. 

Gomezi bururatu zitzaion Logroñora joatea. «Jendeak ez nintzela gai izango esaten zidan. Galdu egingo nintzela. Irteera ondo prestatu nuen, ordea. Mapan marra zuzen bat marraztu nuen, Urretxutik Logroñora. Horrela, gutxi gorabehera nondik joan behar ginen ikusi nuen. Ondoren, txangoa egin aurretik, mapan agertzen ziren herrietara joan nintzen. Jubilatuen egoitzetara joaten nintzen eta mapan agertzen zen hurrengo herrira nondik joan galdetzen nien».

Jendeari galdetzea arriskutsua izaten da batzuetan… «Behin, bi gizon eztabaidan hasi ziren. Batek hurrengo herrira nondik joan azaldu zidan eta besteak isil hadi, ez duk inoiz herri hartan neska-lagunik izan eta!, esan zion. Horrelako pasadizoak ez dira inoiz ahazten». Izan ere, txangoa bezain garrantzitsuak dira prestaketa eta jendearekin hartu-emana.

Herrietako jendearen laguntzaz gain, ilargiarena izan zuten. «Gau hartan ilargi betea izango zelako aukeratu genuen abenduaren 21a. Ilargi beteari esker, argia izan genuen gau guztian. Ilargiaren argia izatea oso garrantzitsua izan zen. Linternak eraman genituen, baina ilargiaren argia oso lagungarria da. Walkie-talkie-ak ere eraman genituen, badaezpada ere». Garai hartan ez zegoen sakelako telefonorik oraindik.

Neguko lehen eguna zen eta hotz handia egin zuen. «Urbia, Malkorra… elurtuta zeuden. Iturrietan, Arabako herri altuenean, ia 1.000 metrotara dago, zero azpitik zortzi gradu egiten zuen», gogoratu du Areizagak.

Kafea, kopa eta purua

Urretxutik bero-bero abiatu ziren, ordea. Gomez, batez ere. Izan ere, bazkalostean abiatu ziren Zubi-Ondo elkartetik eta Gomezek ez zion tradiziozko kafe, pattar eta puruari uko egin. Kafeak eta pattarrak ez dute miraririk egiten, ordea, bidean hotza pasa zuten. Logroñora oso nekatuta heldu ziren, Laurel kalera joateko gogorik gabe: Areizagaren senitarteko batek beraien etxea utzi zien eta bertara joan ziren, atseden hartzera. «Ni ohean sartu nintzen eta Javi kalera joan zen», gogoratu du Gomezek. «Hankak luzatzera joan nintzen, profesionalek egiten duten moduan», dio txantxetan. Ibiltzeko gogoa zuen oraindik… Hurrengo egunean, trena hartu eta Urretxura itzuli ziren.

Logroñora txangoa San Tomas egunean egin zuten eta gaztelerazko esanak Santo Tomas, una y no mas dio (San Tomas, bat eta kito) dio. Areizaga eta Gomez ez dira gehiagotan Logroñora oinez joan, baina ez diote mendi irteerak egiteari utzi.

Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 7 egunetako irakurrienak

1

Mendiko korrikalariek UZ Trailen lehen zatia egin dute

2026/02/02
Urretxu eta Zumarraga
2

66 etxebizitza, igogailua eta errepidea egingo dituzte Urretxuko Gainzabalen

2026/02/04
Urretxu
3

Konpondu dute Zumarragako Iparragirre hiribidean ur horniduran izandako matxura

2026/02/01
Zumarraga
4

Errugbiaren itzulera Urretxu eta Zumarragara

2026/02/05
Urretxu eta Zumarraga
5

Jon Salaberriak Irungo mendiko bizikleta proba irabazi du

2026/02/03
Urretxu eta Zumarraga
6

Goierri kirol elkarteko txirrindulariak, belodromoko Gipuzkoa mailako aurkezpenean

2026/02/02
Urretxu eta Zumarraga
  • Goierriko Hitza
  • 943 72 34 08
  • goierri@hitza.eus
  • Iparragirre, 11 20700 – URRETXU
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu
Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.

Privacy & Cookies Policy

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT