Zumarragako Udalak datorren ostegunean, ostiralean eta larunbatean (hilak 12, 13 eta 14) salduko ditu ZUekin Azoka bonuak: Piedad kaleko kioskoan, 09:30etik 14:30era. Pertsona bakoitzak (adin nagusikoa izan behar du) bonu bakar bat eskuratu ahal izango du. Horretarako, NANa aurkeztu behar izango da. Bonuek 10 euro balio dute eta horiekin 20 euroko erosketak egin ditzakete. Bonu bakoitza lau zatitan banatuta dago, postu ezberdinetan erabili ahal izateko. Bonuak otsailaren 14tik martxoaren 28ra erabili ahal izango dira, programari atxikitako azokako postuetan.
