Asteburuan bi herrietako haurrek Mingainluze lehiaketan parte hartu dute. 24 taldek parte hartu dute. Larunbatean kanporaketak jokatu ziren eta zortzi talde onenek finala jokatu zuten igandean. Izpiak taldea (Intza Otegi, Lur Zudaire eta Mara Gabilondo) nagusitu zen. Bigarren postuan Urretxuarrak (Jon Altzelai, Erlantz Elgarresta eta Urko Ojanguren) taldea sailkatu zen, hirugarrenean Lauburuak (Anne Ruiz, Jare Zabalo eta Aiala Romanelli) eta laugarrenean Bomboklat (Aiur Barajas, Ander Esnal eta Joanes Etxeberria).
Finalean Eskuak gora (Irati Bilbao, Eider Aldalur eta Ane Peña), Beti Elkarrekin (Marina Etxaniz, Sara Goenaga eta Naia Cruz), Izarrak 1 (Sara Fariñas, Janire Mendizabal eta Malen Ollaquindia), eta AMU (Adei Telleria, Mikel Goitia eta Unax Madina) taldeek ere parte hartu zuten. Aipatu beharra dago kanporaketa saioan Futboleroak taldea (Heren Villar, Eder Martin eta Ioan Sanchez) berdinduta geratu zela sailkapeneko zortzigarren postuan, nahiz eta azken desenpatean finalean aritzeko aukera galdu.
