Azken egunotan Isabeleko bidegurutzeko kamerak isunak automatikoki jartzen dituela zabaldu da sare sozialetan. Gezurra da. Sare sozialetan zabaldu den gezurraren arabera, ezkerretara doazenek stop seinalea errespetatzen ez badute, 200 euroko isuna jasotzen dute eta lau puntu kentzen dizkiete automatikoki. Ez da hala. “Ez da sistema automatiko bat eta ez dago udaltzain bat une oro kamera horren irudiak ikusten. Kamera horren funtzioa bidegurutzea zaintzea da. Gezurra da isunak automatikoki jartzen dituela, baina stop seinalea errespetatu egin behar da. Arauak betetzen dituenak ez du inoiz isunik jasoko”, adierazi dute udaletik.
