Larunbatean Bealak taldearen herri lasterketa egin zuten Beasainen. Adirane Peñagarikano urretxuarra eta Iñaki Azpilikueta legazpiarra bigarren postuan sailkatu ziren lasterketa mistoan. Lasterketak 5 kilometro zituen eta Axel Unanue (Orio) eta June Agirrezabalaga (Zarautz) nagusitu ziren (18:08). Peñagarikano eta Azpilikueta 18 segundora iritsi ziren eta Nagore eta Ander Azkue tolosarrak 22 segundora.