Ostegunean, 18:00etan, 2025eko Sormonak lehiaketaren sari banaketa ekitaldia egingo dute Urretxuko Pagoeta gune soziokulturalean. Ekitaldian parte hartuko dute aurkeztutako musika proiektuek, Mugan musika taldeak sortzaile gonbidatu gisa eta Jon Luqui Urretxuko alkateak. Maren Tena aurkezleak gidatuko du saioa. Ekitaldiaren ondoren, aurkeztutako lanak ikusteko aukera egongo da, eta pizzak eta edariak ere izango dira gerturatzen diren partaide, lagun eta familiakide guztientzat.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide