Iaz Unai Andres eta Josu Zabalok irabazi zuten herriko kanporaketa. Euskal Herriko mus txapelketako Urretxu eta Zumarragako kanporaketa hilaren 18an jokatuko da: 20:00etan, Goierri kirol elkartearen egoitzan. Izen-emateak 20 euro balio du. Gipuzkoako finala martxoaren 7an jokatuko da eta Euskal Herrikoa martxoaren 28an. Azken hau Amasa-Villabonan izango da. Beti bezala, sari bikainak izango dira. Txapeldunek 3.000 euro eta Karibera bidaia irabaziko dituzte, txapeldun ordeek 1.500 euro eta Karibera bidaia, hirugarren sailkatuek 750 euro eta asteburuko egonaldia lau lagunentzat eta laugarren sailkatuek 500 euro eta euskara ikasteko urte osorako bi matrikula. Hurrengo hamabi bikoteek ere sariak jasoko dituzte. Eta Gipuzkoako finalean ere sariak banatuko dira.
