Gorka Zufiaurre aktore urretxuarrak Castigo divino pelikulan parte hartu du. Atzo aurrestreinaldia egin zuten Madrilen eta Zufiaurre bertan izan zen. Ostiral honetatik aurrera zine aretoetan ikusi ahal izango da.
Pedro (Juan Davila) erizain kaotiko eta bakartia da. Kutxa magiko bat aurkituko du eta horrek bere bizitza goitik behera aldatuko du. Izan ere, kutxak besteei laguntzako aukera ematen dio, baina arau zorrotz batzuk bete behar ditu. Aktore nagusiak Davila, Natalia Rodriguez, Lolita, Macarena Gomez, Dario Paso eta Pepon Nieto dira. Zufiaurre ospitaleko atezaina da.

