Unai Fernandez de Betoño. Argazkia: Jaizki Fontaneda/Foku EH Bilduk Etxearen korapiloa nola askatu solasaldia antolatu du otsailaren 18rako (asteazkena). Hizlaria Unai Fernandez de Betoño EHUko Hirigintza iralaskea izango da eta dinamizazio lanetan Julen Azpeitia arituko da. Ekitaldia Urretxu-Zumarragako Bilgunean izango da, 19:00etan. “Etxebizitzaren korapiloa askatu daiteke, baina horretarako hainbat neurri politiko, ekonomiko eta sozial hartu behar dira. Erronka handi bezain egingarria da, baina, noski, honek guztiak borondate politikoa eskatzen du berarekin. Betoñok idatzitako Etxearen korapiloa nola askatu liburuan, Euskal Herrian etxebizitza politika justu bat gauzatzeko 30 gako proposatu ditu, ia aldi berean eta epe luzez aplikatu beharrekoak, gaurtik hasita”. Hitzaldian gako horiek nola aplikatu hausnartuko dute Betoñok eta Azpeitiak, maila lokaletik hasita, maila nazionalera salto eginda. Ondoren, entzuleen hausnarketarako tartea irekiko dute.
