800 bonuak lehenengo egunean agortu dira
Zumarragako Udalak gaur jarri ditu salgai ZUekin Azoka bonuak, Piedad kaleko kioskoan. Arrakasta izan dute eta kioskoa ireki dutenerako ilara luzea zegoen. 800 bonuak gaur bertan agortu dira. Bonuak larunbat honetatik martxoaren 28ra erabili ahal izango dira, programari atxikitako azokako postuetan.
