Bixen Uli zumarragarrak Puja… hutsetik bizira! eskultura erakusketa muntatu du Bergarako Aroztegia aretoan. Bere lanak igandera arte egongo dira ikusgai.
Ulik Zumarragako Udalaren brigadan lan egiten du eta lanean jasotako burdin, harri eta egurrarekin egin ditu erakusketako eskultura ikusgarriak. Aretoa 18:00etatik 20:30era irekiko dute gaur (ostirala), 12:00etatik 14:00etara eta 18:00etatik 20:30era bihar (larunbata) eta 12:00etatik 14:00etara etzi (igandea).
