Ikastetxeek jaialdiak egin dituzte
Hasi dira inauteriak Urretxun eta Zumarragan ere. Eguraldi txarra dela eta, ikastetxeek teilatupean egin dituzte beraien jaialdiak: Gainzurikoek Aldiri kiroldegian, La Salle-Legazpikoek Beloki pilotalekuan eta Urretxu-Zumarraga ikastolakoek Pagoeta gune soziokulturalean. Ostiraleko jaia Zumarragako azokako dantzaldiarekin amaituko da.
Bihar (larunbata), 09:00etatik aurrera Lurrak herri inauteria egingo du, 11:30ean Iparragirre Balerdi musika tailerrak kalejira egingo du, 12:30etik aurrera Jundajo txarangak bi herrietako kaleak girotuko ditu, 17:00etan musika eskolako dantza ikasleek desfilea egingo dute eta 18:00etan dantzaldia egingo dute Gernikako Arbola plazako karpan. Bukatzeko, igandean, 09:00etan, Lizarriturri txistulari taldeak inauterietako kalejira egingo du.

