Urretxuko Udalak Sormonak lehiaketako sariak banatu zituen atzo Pagoeta gune soziokulturalean. Lehiaketa honen helburua nerabeen sormena sustatzea da. Aurten 63 gaztek parte hartu dute eta 25 lan aurkeztu dituzte. Bakarkako lan onenari saria Meerab Iqbalek irabazi du eta bigarren saria Arai Poncek. Taldekako lan onenari saria, berriz, Joar Muñoz, Aratz Adrados, Jokin Mungia eta Juan Tabuyok irabazi dute. Taldekako bigarren lan onenari saria Yosef Larraza Villar, Sofian Smie Rhouni eta Rayan Reghif Abarak irabazi dute.
Ekitaldia Maren Tenak aurkeztu zuen eta Amaiur eta Olaia bikoteak, June Fontesek eta Donostiako Mugan taldeko Pablo Zurutuzak abesti batzuk jo zituzten. Sari banaketa ekitaldiaren ondoren, parte hartzaileei diplomak banatu zizkieten eta aurkeztutako lanak ikusteko aukera izan zen.


