Euripean ospatu dituzte aurten inauteriak urretxuar eta zumarragarrek. Larunbat eguerdian, urtero bezala, inauterietako kalejira egin zuten Iparragirre Balerdi musika bandak. Musikariek Iparragirre kaleko arkupeetan jo zuten eta Jesus Castillejo zuzendariak, berriz, Oleta iturgindegira jo zuen. Larunbateko itoginak ez zuen konponbiderik, ordea. Eskerrak aterki batekin babestu zuten…
