Igandean Urolako Trenaren inaugurazioaren mendeurrena izango da eta herritar talde batek maratoi erdia antolatu du egun horretarako. Bezperan, larunbatean, lasterketa solidarioa egingo dute. Izen-ematea doan izango da, baina parte hartzaileei (bai haurrei eta bai helduei) korrika egiteko arropa emateko eskatu diete (kamiseta teknikoak, praka motzak, galtzerdiak eta zapatilak). Korrikalariak Urolako trenaren Zumarragako geltokitik abiatuko dira eta helmuga Urolaren trenaren Urretxuko geltokian izango dute.
Izen-ematea 16:00etatik 16:30era izango da. 17:00etan benjamin mailakoen proba hasiko da (2016an eta 2017an jaioak), 17:10ean kimuak (2014-2015), 17:20ean haur mailakoak (2012-2013), 17:30ean familiak eta helduak (2018an edo ondoren jaioak eta 2011 edo lehenago jaioak).

