Bilatu
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Urretxu
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Aldizkariak
  • Gure atariak
    • Goierriko Hitza
    • Goiberri
    • Goierriko zerbitzuak
    • Iragarki
      laburrak
    • Hitza
  • Interesekoak
    • Hiztegiak
      • Hiztegia.net
      • Elhuyar hiztegia
      • Euskalterm banku terminologikoa
      • UZEI sinonimoak
      • Hiztegi Batua (Euskaltzaindia)
      • Orotariko Hiztegia (Euskaltzaindia)
      • Bostak bat hiztegia
      • Eusko Jaurlaritzaren itzultzaile automatikoa
      • Berria estilo
        liburua
      • ETC – egungo testuen corpusa
      • Hiztegiak gaika
    • Euskara Urretxu eta Zumarragan
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Gizartea

Gainzuri ikastetxeak patio estalia izango du datorren ikasturtetik aurrera

Urretxu eta Zumarraga
2026/02/17
Otamotz

Gainzuri ikastetxeak patioaren zati bat estaliko du. Esku-hartzea gaur egun kirol pista dagoen eremuan egingo da, patioa urte osoan erabili ahal izatea bermatzeko, eguraldiaren gorabeherak gorabehera. Obrak otsailean hasiko dira eta irailerako amaitzea aurreikusten da. Proiektuaren aurrekontua 700.000 eurokoa da.

Egitasmoa Soroa Arquitectos eta Zebra Lab Arquitectura bulegoek idatzi dute, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailaren enkarguz. Ikastetxeko zuzendaritzak aspaldi helarazi zion beharra Urretxuko Udalari (lurraren titularra) eta hezkuntza komunitate osoak partekatutako eskaera izan da: kanpoan, baina babestuta, jarduerak egiteko gune egonkor bat izatea.

Estalki berriak aukera emango du atsedenaldiak, gorputz hezkuntzako saioak eta bestelako jarduerak euria ari duenean ere normaltasunez egiteko. Horrela, patioaren erabilera handitu egingo da eta eguraldi txarrak ez du eskola egunaren garapena baldintzatuko.

Estalkiak 25×20 metroko neurria izango du. gutxi gorabehera.502 metro koadro estaliko ditu. Altuera libreari dagokionez, 6,03 eta 7,67 metro artekoa izango da. Horri esker, kirol jarduera oztoporik gabe egin ahal izango da.

Proiektuaren ezaugarri nabarmenetako bat zutaberik ez duela da. Horrela, pistak bere osotasuna eta malgutasuna mantenduko ditu, bai jolaserako, bai jarduera didaktikoetarako.

Eraikuntza ikuspegitik, egiturak hormigoi armatua eta tratatutako pinu radiata egur laminatua uztartuko ditu. Oinarriak hormigoizkoak izango dira, erabilera intentsiboari aurre egiteko. Goiko egitura, berriz, egurrezkoa izango da: iraunkortasuna, sendotasuna eta irudi atsegin eta garaikidea bateratuko ditu.

Estalkia eta goiko itxiturak, berriz, polikarbonato zelular zuri zeharrargizko panelekin egingo dira. Horri esker argi naturala barrura sartuko da. Emaitza espazio estali, argitsu eta atsegina izango da, ikastetxearen ingurunean ondo txertatua.

Lanek, gainera, euri uren hustubide sistema egokitzea, kaltetutako zoladurak berritzea eta harkaitzean ainguratutako mikropilote bidezko zimendatze sakona egitea aurreikusten dute, lurzoruaren ezaugarriei eta lursailaren maldari egokitutako konponbide teknikoarekin.

Halaber, patioaren iparraldeko ezpondan bi harmaila eraikiko dira, gaur egun erabilerarik ez duen gunea topaleku bihurtzeko. Estali gabe geratuko den eremuan, etorkizunean, patio inklusibo bat egokitzea aurreikusten da.

Obra hau azken urteotako plangintzaren eta erakundeen arteko lankidetzaren emaitza da. Gainzuri ikastxea eta Iparragirre institutua Eusko Jaurlaritzaren 2019-2023 Hezkuntza Azpiegituren Planaren barruan sartu ziren, eta horri esker, 1,5 milioi eurotik gorako inbertsioak aktibatu dira bi zentroetarako.

Gainzuriko estalkiaren lanekin, duela sei urte hasitako prozesuari amaiera emango zaio. “Berriro ere agerian geratuko da udalaren konpromisoa: eskola publikoaren azpiegiturak hobetzea eta ikasleentzat zein hezkuntza komunitatearentzat ingurune seguru eta egokiak sortzea”, azaldu dute udaletik.

Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 7 egunetako irakurrienak

1

Hasi dira inauteriak!

2026/02/13
Urretxu eta Zumarraga
2

Sormonak lehiaketako sariak banatu dituzte

2026/02/13
Urretxu
3

Bixen Uliren artelanak, Bergaran

2026/02/13
Zumarraga
4

Zumarragako azokako bonuen arrakasta

2026/02/12
Zumarraga
5

Urolako Trena maratoi erdiaren inguruko ekitaldi sorta oparoa

2026/02/17
Urretxu eta Zumarraga
6

ZU Dantzaz taldeko kideak, Mundakako inauterietan

2026/02/16
Urretxu eta Zumarraga
  • Goierriko Hitza
  • 943 72 34 08
  • goierri@hitza.eus
  • Iparragirre, 11 20700 – URRETXU
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu
Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.

Privacy & Cookies Policy

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT