Goierri kirol elkarteko txirrindularitza sailak bere taldeak aurkeztuko ditu larunbatean. Ekitaldia Urretxuko Ederrena pilotalekuan izango da, 18:00etan.
Goierrik emakumezkoen talde bat eta gizonezkoen bost ditu. Emakumezkoen taldeak 10 txirrindulari ditu. Gizonezkoei dagokienez, gazte mailakoak (Bellota) zortzi txirrindulari ditu, kadete mailakoak (Oxykor-Zatika) lau, haur mailakoak zazpi, kimu mailakoak bi eta benjamin mailakoak sei. Azken hiru talde horiek Goifiber enpresak babesten ditu.
Emakumezkoen taldeko zuzendariak Marcelo Andres Favre eta Joseba Irizar dira, gazte mailako eta kadete mailako taldeetakoak Manex Urien, Bittor Urien eta Jon Garaialde eta haur, kimu eta benjamin mailakoak Aitor Baztarrikak koordinatzen ditu.
Hego Euskal Herriko 100 lasterketa baino gehiagotan parte hartuko dute. Emakumezkoak Euskal Herritik kanpo ere arituko dira.
Goierri kirol elkartearen txirrindularitza saileko arduradunek Urretxu, Zumarraga eta Ezkioko udalei eta babesleei (Premank, Amezti-Bi, UZ-Baleike, Mixtura, Comercial Jube, Egumendi, Debabox, Jatur, Jux, Automatismos Aitxuri eta Burumek) eskerrak eman nahi dizkiete.
Denboraldi honetan profesional mailan ari diren lau txirrindularik Goierrin eman zituzten lehen pausoak: Xabier Isasa, Nicolas Alustiza, Alex Diaz y Gari Ugartek.
