Igandean Urolako Trenaren inaugurazioaren mendeurrena izango da. Hori dela eta, bi ekitaldi antolatu dituzte Zumarragan. Ostegunean, 18:00etan, Juanjo Olaizolak trenari buruzko hitzaldia egingo du Zelai Arizti kultur etxean. Olaizolak trenbide estuko burdinbideei buruzko hainbat ikerketa egin ditu.
Egun berean, 19:00etan, Gure Trenak 100 urte erakusketa irekiko da Zelai Arizti kultur etxean. Erakusketa martxoaren 7ra arte egongo da zabalik: astelehenetik ostiralera 09:30etik 13:30era eta 15:00etatik 21:00etara eta larunbatetan 10:00etatik 13:30era.
