Bilatu
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Urretxu
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Aldizkariak
  • Gure atariak
    • Goierriko Hitza
    • Goiberri
    • Goierriko zerbitzuak
    • Iragarki
      laburrak
    • Hitza
  • Interesekoak
    • Hiztegiak
      • Hiztegia.net
      • Elhuyar hiztegia
      • Euskalterm banku terminologikoa
      • UZEI sinonimoak
      • Hiztegi Batua (Euskaltzaindia)
      • Orotariko Hiztegia (Euskaltzaindia)
      • Bostak bat hiztegia
      • Eusko Jaurlaritzaren itzultzaile automatikoa
      • Berria estilo
        liburua
      • ETC – egungo testuen corpusa
      • Hiztegiak gaika
    • Euskara Urretxu eta Zumarragan
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Gizartea

Zumarragako Udalak autoa partekatzeko egitasmo bat aurkeztu du

Zumarraga
2026/02/17
Otamotz

Zumarragako Udalak autoa partekatzeko proiektu pilotu bat jarri du martxan, Tribbu aplikazioaren bidez. Ekimena gaur egungo autobus eta tren loturak osatzeko sortu da, herritarrak unibertsitatera, lanera edo aisialdira modu erraz eta jasangarrian joan daitezen ahalbidetuz. Hala, CO2 isurpenak murrizten lagunduko du. Bidaia bakoitzeko hobari ekonomikoa eskainiko du. Hasiera batean, udalak 1.800 euroko inbertsioa egingo du eta diru horrekin 3.600 ibilbide diruz lagundu ahal izango dira.

Tribbu sakeleko telefonoko aplikazio bat da, komunitate bereko pertsonen mugikortasun partekatua sustatzeko diseinatua. Autoz ibilbide bat egin behar dutenek leku libreak eskaini diezazkiete noranzko berean joan nahi dutenei. Desplazamendu motz eta errepikakorretarako pentsatuta dago. Aplikazioaren bidez, gidariak bere ibilbidea argitaratzen du (jatorria, helmuga eta ordutegia adieraziz) eta interesdunek plaza bat eska dezakete. Plataformak bi aldeak harremanetan jartzen ditu eta dagozkion konpentsazio ekonomikoak kudeatzen ditu. Hala, ibilgailuen erabilera optimizatzen da, kostu indibidualak murrizten dira, zirkulazioan dauden autoen kopurua murrizten da eta horrek trafikoaren segurtasuna handitzen du. Aplikazioa intuitiboa da eta, beraz, erabilerraza.

Zumarragaren kasuan, udalak bere komunitate propioa sortu du aplikazioaren barruan. Komunitatea dagoeneko eskuragarri dago Zumarragako Udala izenpean. Aplikazioa deskargatu eta erregistratzeko prozesua amaitu ondoren, Zumarragako Udalarentzat sortutako komunitatearen parte izateko, ondorengo bidea jarraitu behar da: Menua > Nire enpresa/Unibertsitatea > Bilatu “Zumarragako Udala” > Sartu ZUMARRAGA26 kodea.

Proiektu horretan, Tribbu aplikazioak, Espainiako Gobernuko Trantsizio Ekologikorako eta Erronka Demografikorako Ministerioarekin elkarlanean, bidaia partekatuagatiko konpentsazio ekonomikoa jasotzen du. Horri esker, gidariek 0,04 euro kilometroko ordaina jasotzen dute bidaiari bakoitzeko. Horretaz gain, Zumarragako Udalak bidaiari bakoitzeko 0,50 euroko hobaria emango dio gidariari, jatorria eta helmuga Zumarraga duten ibilbideetan. Hasierako udal inbertsioa 1.800 eurokoa da, eta horri esker, sortutako komunitatearen barruan 3.600 bidaia partekatu diruz lagunduko dira. Neurri horren helburua trafikoa eta kutsadura murriztea eta joan-etorriak zero kostuan egin ahal izatea da (gidariak hala erabakitzen badu).

Iñaki Mendiluze Gazteria zinegotzia pozik azaldu da egitasmoaren aurkezpenean. “Ekimen honekin beste urrats bat ematen dugu dauden garraio zerbitzuak handitu eta osatzeko, gure bizilagunen egunerokoa erraztuz. Mugikortasun pribatua ere demokratizatzea funtsezkoa da gazteek beren bizi proiektua Zumarragan finkatu ahal izateko. Mugikortasuna ezin da oztopo bihurtu ikastea erabakitzen duenarentzat edo beste udalerri batean lan egiten duenarentzat. Pertsona guztiok dugu erabat garatzeko eskubidea, nahiz eta gure eguneroko jomugak zuzeneko konexiorik ez izan autobusez edo trenez”.

Egitasmoa onura asko dituela gehitu du. “Lehenik eta behin, ingurumen onurak, CO emisioak murrizten baitira eta airearen kalitatea hobetzen baita. Bigarrena, segurtasunekoa, zirkulazioan dauden ibilgailuen kopurua murrizten delako,. Eta hirugarrenik, bidaiariarentzat aurrezki ekonomikoa eta gidariarentzat diru sarrera sortzen du. Baina ezin dugu alde batera utzi gako garrantzitsuena: autoa partekatzeak, baliabideak optimizatzeaz gain, lankidetza kultura sustatzen du, komunitatea ehuntzen du eta garraioa Gipuzkoako barnealdeko herrien benetako gizarte kohesiorako tresna bihurtzen du”, nabarmendu du Mendiluzek.

Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 7 egunetako irakurrienak

1

Hasi dira inauteriak!

2026/02/13
Urretxu eta Zumarraga
2

Sormonak lehiaketako sariak banatu dituzte

2026/02/13
Urretxu
3

Bixen Uliren artelanak, Bergaran

2026/02/13
Zumarraga
4

Zumarragako azokako bonuen arrakasta

2026/02/12
Zumarraga
5

Urolako Trena maratoi erdiaren inguruko ekitaldi sorta oparoa

2026/02/17
Urretxu eta Zumarraga
6

ZU Dantzaz taldeko kideak, Mundakako inauterietan

2026/02/16
Urretxu eta Zumarraga
  • Goierriko Hitza
  • 943 72 34 08
  • goierri@hitza.eus
  • Iparragirre, 11 20700 – URRETXU
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu
Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.

Privacy & Cookies Policy

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT