Eudelek, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako udalen elkarteak, batzar orokorra egin du gaur Zumarragako Zelai Arizti aretoan. Mikel Serrano Zumarragako alkateak eman die ongi etorria parte hartzaileei. Udalerrien erronken artean, etxebizitza, gazteria, gizarte zerbitzuak eta mugikortasun jasangarria aipatu ditu.

