Otamotz webgunearen ataletako bat Otamotz aldizkariari eskainitakoa da. Bertan, 1993tik 2012ko urtarrilera arte argitaratu ziren 176 aleak kontsulta daitezke. Urretxu eta Zumarraga eta herritarrak asko aldatu dira ordutik hona… Ostiralero ale bateko atal bat argitaratuko dugu. Hasteko 0A aleko orrialde bat aukeratu dugu. 0A alea 1993ko Zumarragako jaietarako argitaratu zen (0B alea urte bereko Urretxuko jaietan argitaratu zen). Aukeratu dugun orrialdean bi albiste, Balentiña jatetxeak irakurleentzako prestatutako menu bat eta Kaleko Galdera ageri dira. On egin!
