Igandean Urolako Trenaren inaugurazioaren mendeurrena izango da. Zumarragako kultur etxean trenbidearen eraikuntzako argazkiak eta bideo bat ikus daitezke. Bertan, trenaren lehen bidaia eta azkena ageri dira. Inaugurazioko irudiak Burdinbidearen Euskal Museoak utzitakoak dira eta azken bidaikoak Karli Asensiorenak. Horra hor Zelai Arizti kultur etxean ikus daitekeen bideoa.
Argazkia: Sabino Legarda-Ereño.
