Atzo (ostirala) Gipuzkoako Herriarteko Bertsolari Txapelketako Goierriko hirugarren kanporaketa jokatu zen Ataungo Oargi elkartean. Zumarraga-Urretxu 1 eta Osinalde 1 taldeak aritu ziren lehian. Urretxu eta Zumarragako taldea nagusitu zen. Hala, Goierriko finalerako sailkatu dira.
Zumarraga-Urretxu 1 taldeko bertsolariak Mikel Iturriotz, Manex Mantxola eta Antton Fernandez dira, gai-jartzailea Leire Alkizu eta epailea Jon Mendizabal.
Goierriko finala martxoaren 7an jokatuko da Lazkaoko Biziolan. Finalean hiru taldek parte hartuko dute eta horietako bi Urretxu eta Zumarragakoak dira: Mikel Iturriotz, Manex Mantxola eta Antton Fernandezen eta Amaia Iturriotz, Beñat Torres eta Uxue Fernandezena. Goierriko finalaren aurretik bazkaria egingo da. Bazkarirako txartelak erosteko, sakatu hemen.
Goierriko finala irabazten duen taldeak Gipuzkoako txapelketako final laurdenekoa jokatuko du Zaldibian, Tolosaldeko ordezkarien aurka.
Argazkiak: Gorka Santesteban/Kultur Zast!


