Bihar Urolako Trena maratoi erdia egingo dute Zumarragako geltokitik Azpeitikora, Urolako Trenaren inaugurazioaren mendeurrena dela eta. Parte hartzaileen artean hainbat kenyar izango dira. Gaur goizean entrenamendu saioa egin dute bidegorrian.
Maratoiaren inguruan hainbat ekitaldi antolatu dira. Horra hor egitaraua:
Larunbata, 21
- 09:00-14:00/16:00-21:00 -Dortsal banaketa Zumarragako azokan.
- 17:00 -Lasterketa solidarioa, Zumarragako geltokitik Urretxukora (adin guztietakoek parte har dezakete eta parte hartzaileek etxean duten korrikarako arropa eta zapatilak emateko eskatu zaie. Arropa eta zapatilak Kenyara bidaliko dira).
- 18:00 -Imuntzo eta Belokiren kontzertua Zumarragako plazan.
- 19:00 -Lasterketaren aurkezpena Zumarragako plazan.
- 20:00 -Muxutruk erromeria taldearen kontzertua Zumarragako plazan.
Igandea, 22
- 09:00-10:00 -Dortsal banaketa Zumarragako plazan.
- 11:00 -Urolako Trena maratoi erdiaren irteera.
- 14:00 -Sari banaketa ekitaldia Azpeitiko plazan.
- 14:30 -Korrikalarien eta boluntarioen bazkaria (aurrez tiketa hartuta).
- 15:30-17:00 -Skapaie elektrotxaranga.
- 17:00-19:00 -DJ Maikiño.

