Hurrengo bilera asteazkenean izango da
Korrikaren 24. edizioa martxoaren 28an pasako da Urretxu eta Zumarragatik. Korrika batzordeak egitarau zabala osatu du, martxoan zehar izango diren ekitaldiz osatuta. Korrika herritik pasatzen den egunerako ere egun guztirako plana osatzen ari dira. Hala ere, herritarren nahiz eragileen ekarpen, proposamen eta laguntza oro ongietorria izango da. Hortaz, etzi (asteazkena) 19:00etan Zumarragako kultur etxean egingo duten bilerara gonbidatu nahi dute parte hartzeko interesa duen edonor.
