Bilatu
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Urretxu
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Aldizkariak
  • Gure atariak
    • Goierriko Hitza
    • Goiberri
    • Goierriko zerbitzuak
    • Iragarki
      laburrak
    • Hitza
  • Interesekoak
    • Hiztegiak
      • Hiztegia.net
      • Elhuyar hiztegia
      • Euskalterm banku terminologikoa
      • UZEI sinonimoak
      • Hiztegi Batua (Euskaltzaindia)
      • Orotariko Hiztegia (Euskaltzaindia)
      • Bostak bat hiztegia
      • Eusko Jaurlaritzaren itzultzaile automatikoa
      • Berria estilo
        liburua
      • ETC – egungo testuen corpusa
      • Hiztegiak gaika
    • Euskara Urretxu eta Zumarragan
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Kirola

Osinalderen lehen aizkora desafioa, Zumarragan

Urretxu eta Zumarraga

Unai Etxeberria ‘Osinalde’ ezkiotarrak aizkora apustua jokatuko du martxoaren 21ean Beloki pilotalekuan. Igon Pikabea izango du lagun, eta aurkari Etxarri-Aranazko Erdoziatar lehengusuak.

Unai Etxeberria 'Osinalde', Joxe Ugarteburu eta Igoin Pikabea, otsailaren 7an Ezkioko Pagoaga baserriaren atarian egindako argazkian. ARGAZKIA: Gotzon Aranburu
2026/02/23
Iñaki Gurrutxaga

Hogei kanaerdiko zeinek lehenago ebaki. Horixe lau aizkolari gaztek urtarrilaren 2an Etzegarate gaineko (Idiazabal) Alai jatetxean adostutako jokoa, laurentzat aurrenekoa.  Unai Etxeberria Osinalde (Ezkio, 2006) eta Igoin Pikabea hernaniarra (Pikabea III.a) ariko dira batetik, eta Etxarri Aranazko Jon Erdozia eta Aritz Oiarbide lehengusuak bestetik. Apustua martxoaren 21ean izango da Zumarragako Beloki pilotalekuan. 4.000 euro daude jokoan. 

Tratua itxi zutenetik, aizkora desafioa herri kirol zaleen ahotan dago, eta gazteak berealdiko gogoarekin ari dira jokoa prestatzen. Astean bi saio «luze samar» egiten dituzte aizkoran, bat Joxe Ugarteburu aizkolari ohiaren baserrian, Ezkioko Pagoagan, eta bestea Ereñotzun, Pikabearenean. «Hala daukate jardun beharra, bata bestearenera joanez. Ondo ikusten ditut», nabarmendu du Ugarteburuk. 

Gorputzaldi aldetik «inoiz baino hobeto» sentitzen da Osinalde. «Iraupen aldetik lehen bete egiten nintzen, baina orain gorputza landu egin dut, eta bai fondoz eta bai indarrez hobeto sentitzen naiz». Astean bitan aizkorarekin egindako lansaioak gimnasioarekin eta mendi-bueltekin uztartzen ditu ezkiotar gazteak.

Aurretik datorren lehia
Bi-hiru urte egin beharra dago atzera hilabete barru jokatuko den apustuaren nondik norakoez hitz egiteko. 2023an, Egur Sport elkarteak antolatutako gazteentzako binakako Urrezko Aizkoran txapela jantzi zuten Osinaldek eta Pikabeak, Erdoziatar lehengusuei alde txikia aterata. «Orduan esan ziguten joko bat egiteko, baina oso gazte ikusten genuen gure burua, eta ez ginen animatu», gogoratu du Ezkioko aizkolari gazteak. Urrian 20 urte beteko ditu Osinaldek, eta Pikabeak otsailaren 11n egin ditu 21.

«Badugu ‘pike’ pixka bat, eta etxarriarrek berriz bota digute jokoa. Oraingoan animatu egin gara»

Unai Etxeberria ‘Osinalde’. Aizkolaria

Bada desafio honen zergatia ulertzeko beste aldagai bat ere. Aizkolari gazteentzako txapelketarik eza. «Lehen Egur Sport genuen, eta Bengoak ateratzen zituen gazteak, baina orain ez dago halakorik. Neguan ez daukagu ezer, eta egoera horren aurrean, etxarriarrek berriz bota digute jokoa. Lehendik ere pike bat pixka bat ere bagenuenez, animatu egin gara oraingoan. Liskarren bat izan dugu, baina ondo moldatu gara».

Gazteei laguntzeko prest
Ugarteburuk honako hausnarketa egin du: «Orain hasi da bakarkako txapelketa, baina zortzi aizkolarirekin bakarrik. Horiek denak Bengoak ez bazituen atera… Gaztetan lagundu egin zitzaien, eta orain atera egin dira: Txikia, Larrañaga, Ezpeleta, Vicente bera ere bai… Hor alferrik da. Gazteekin lanik egiten ez bada, hutsune bat dator, eta urte horietan laguntasunik ez badago, adin horretako mutilak zaila dauka bere kasa joko bat egiteko. Ez bada gazteekin lan egiten, etorkizunean hutsunea dator. Lehen ere gertatu zen hori, eta horrexegatik heldu genion desafioari».

Erakuslearentzat «poztekoa» da lau falta halako plaza batean ikustea: «Gustura ari naiz, beti gazteei laguntzeko prest, beti». Sakandarrek hogei kanaerdiko desafioa jarri zuten, eta ez ziren hortik mugitzen. «Hauentzat lan txikixeagoa balitz, igoal hobetoxeago. Baina orain konforme gaude. Mahaitik mugitu izan bagina, atzetik beste bi zeuden jokoa egiteko prest, eta aurrera egin genuen. Orain ez daukagu damurik. Lanean ondo ari dira, eta nik uste hogei kanaerdikoak ebakiko dituztela».

«Lan txikixeagoa balitz, hauentzat hobetoxeago igoal. Baina orain konforme gaude, damurik gabe»

Joxe Ugarteburu. Aizkolari izana eta erakuslea

Desafio «mordoxka» bat jokatua da Ugarteburu, eta «lasai hartzeko» aholkatzen dio Osinalderi. «Jokoa egindakoan bi aukera egoten dira, galdu ala irabazi. Baina etxean egonda ez dago ezer ere, eta horrelakoekin irtenbide bat bilatzen dugu bera hazteko». Lehen desafioaren «arriskuez» ere ohartarazi dio. «Nerbioak egoten dira, eta ez da txapelketa batean bost lagun plazara ateratzen direnean bezala. Jarritako lana karga pixka bat bada hauentzako, baina ibiliz ikasten da, eta hortik daukate saiatu beharra».

Zumarraga, gertuko plaza
Desafioa Zumarragara ekarrita pozik daude biak ala biak. «Udalak asko lagundu digu, erraztasun guztiak eman dizkigu. Babesleak eta inguruko jendea ere ari zaigu laguntzen». Sarrerak aurrez erreserba daitezke –egun bereko 17:30ak arte gordeko dituzte–, edo bestela egun berean erosi. Frontoia 16:30ean irekiko dute, eta autoak aparkatzeko La Salle-Legazpi ikastetxeko kantxa egokituko dute.

AIZKORA DESAFIOAREN DATUAK

  • Aizkolariak: Unai Etxeberria ‘Osinalde’ (Ezkio) eta Igoin Pikabea III.a (Erenotzu, Hernani) / Jon Erdozia eta Aritz Oiarbide (Etxarri-Aranatz).
  • Egin beharreko lana: Hogei kanaerdiko, txanda librean.
  • Jokoan: 4.000 euro.
  • Eguna: Martxoak 21.
  • Lekua: Zumarragako Beloki pilotalekua.
  • Ordua: 18:00.
  • Sarreraren prezioa: 25 euro. 
  • Sarreren erreserbak: 688 634 167.

Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 7 egunetako irakurrienak

1

Urolako Trena Maratoiko argazkiak

2026/02/22
Urretxu eta Zumarraga
2

Urretxuarren eta zumarragarren sailkapena Urolako Trena Maratoian

2026/02/22
Urretxu eta Zumarraga
3

Hemen dira Urolako Trena maratoian parte hartuko duten kenyarrak

2026/02/21
Urretxu eta Zumarraga
4

Txema Iriberrik eta Fernando Gallardok irabazi dute Euskal Herriko mus txapelketako Urretxu eta Zumarragako kanporaketa

2026/02/19
Urretxu eta Zumarraga
5

Urolako Trenaren lehen bidaia eta azkena, bideo bakarrean

2026/02/20
Urretxu eta Zumarraga
6

Berotzeko, lasterketa solidarioa egin dute geltoki zaharren artean

2026/02/21
Urretxu eta Zumarraga
  • Goierriko Hitza
  • 943 72 34 08
  • goierri@hitza.eus
  • Iparragirre, 11 20700 – URRETXU
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu
Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.

Privacy & Cookies Policy

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT