Agurtzane Basabe Zumarragako Udaleko kontuhartzaileak erretiroa hartu du. Lierni Muñoa tolosarrak hartu du lekukoa. Muñoa Ibarrako Udaletik dator.
Basabek Ekonomia ikasi zuen eta Faustino Orbegozo geriatrikoan hasi zuen lan ibilbidea. Alberto Viñes Zumarragako Udaleko kontuhartzailea Kataluniara joan behar zela jakin zuen eta aurkeztea erabaki zuen. 34 urte eman ditu Zumarragako Udalean lanean. “34 urte hauetan denetik egon da, ona eta txarra, baina etxetik minutu batera lan egitea pribilegioa izan da. Gainera, jende guztiarekin ondo konpondu naiz. Guztiei eskerrak eman nahi dizkiet”.
Oraindik 59 urte ditu, baina erretiroa hartzea erabaki du. “60 urte egin behar ditut. Senarra jubilatuta dago eta bizi egin nahi dut. Etapa bat bukatu da eta pozik nago”.
