Bilatu
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Urretxu
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Aldizkariak
  • Gure atariak
    • Goierriko Hitza
    • Goiberri
    • Goierriko zerbitzuak
    • Iragarki
      laburrak
    • Hitza
  • Interesekoak
    • Hiztegiak
      • Hiztegia.net
      • Elhuyar hiztegia
      • Euskalterm banku terminologikoa
      • UZEI sinonimoak
      • Hiztegi Batua (Euskaltzaindia)
      • Orotariko Hiztegia (Euskaltzaindia)
      • Bostak bat hiztegia
      • Eusko Jaurlaritzaren itzultzaile automatikoa
      • Berria estilo
        liburua
      • ETC – egungo testuen corpusa
      • Hiztegiak gaika
    • Euskara Urretxu eta Zumarragan
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Kirola

Gabriel Moreno eta Ekaitz Jaunarena herritarrek Zumarragako boxeo jaialdian parte hartuko dute

Zumarraga

Erlantz Tejada profesional bizkaitarrak ere parte hartuko du

2026/02/25
Otamotz

Larunbatean, 18:30ean, boxeo jaialdia egingo dute Beloki pilotalekuan. Hamar konbate egingo dituzte. Jaialdian parte hartuko dutenen artean Erlantz Tejada profesional bizkaitarra eta Gabriel Moreno eta Ekaitz Jaunarena amateur zumarragarrak daude. 

Beloki pilotalekuko lehen boxeo jaialdia izango da. Tejada Fernando Ermes italiarraren aurka borrokatuko da, lau roundetara. Zortzi roundeko konbate bat ere egingo dute: Yazid Ezzaidani (Burgos, Espainia) Eduardo Martinezekin (Venezuela) lehiatuko da. Emakumezkoetan, Jare Martinez eta Ines Indurain ere lehiatuko dira. Bi zumarragarrei dagokienez, Nafarroako Iparbox klubeko bi boxeolariren aurka neurtuko dituzte indarrak.

Sarrerak dagoeneko salgai daude, Zumarragako Urzubi tabernan eta Urretxuko Aitube Berri eta Aldapa tabernetan. Sarrera merkeenek 15 euro balio dute. Egunean bertan ere salduko dituzte, Beloki pilotalekuan.

Boxeo jaialdia atzo aurkeztu zuten, Zumarragako kultur etxean. Ekitaldian Mikel Serrano alkateak eta jaialdia antolatu duen Euskoboxeko Javier Ganboak parte hartu zuten.

Serranok boxeoak Zumarragan ez duela tradizio handirik gogoratu zuen. «Zumarragan ez da halakorik antolatu orain arte eta ETB1eko Boxeo izarrak saioa desagertu egin zen. Kirol hau sustatzeko eta bere irudia garbitzeko antolatu dugu larunbateko jaialdia. Izan ere, Zumarragako Eraztunbox klubean gazte dezente dituzte eta boxeoa balioak transmititzeko oso egokia da».

Aitor Abel Eraztunbox klubaren sortzailearen lana goraipatu zuen. «Udalaren atea jo zuen eta Kirol teknikaria eta biok berarekin elkartu ginen. Belokiko pilotaleku txikian entrenatzen dute gehienetan, baina boxeoa kalera ateratzen saiatzen dira: azokan, Zelai Ariztiko karpan, La Salle-Legazpi ikastetxean… ikusi ditugu».

Zumarragako Udalak kirol maioritarioak zein minoritarioak babesten dituela gogoratu zuen. «Une gozoa bizi dugu: joan zen igandean Urolako Trena Maratoia egin zen eta igande honetan UZ Trail egingo dute eta futbolak, pilotak, saskibaloiak eta eskubaloiak indar handia dute. Horretaz gain, herrira heldu berri diren kirolak babestu eta sustatu nahi ditugu: cricketa eta boxeoa, esaterako. Zumarragak beti babestu ditu kirol minoritarioak. Jiu jitsuari, adibidez, aspaldi eman genion babesa. Helburua herritarrek kirola egitea da eta horretarako ahalik eta kirol gehien eskaini behar dira».

Ganboak udalari eskerrak eman zizkion. «Erakundeen babesik gabe, ez dugu zereginik. Izan ere, boxeoa kirol txikia da oraindik. Eraztunboxi ere eskerrak eman nahi dizkiot, Zumarragan egiten duen lanagatik».

Balioak

Berak ere boxeoak balioak lantzeko balio duela aipatu zuen. «Zortzi roundeko konbatean parte hartuko duen Yazid Ezzaidani Burgoseko langile auzo batera iritsi zen eta boxeoari esker bizitzan aurrera egitea lortu du. Horretarako, Saltando Charcos integrazio proiektuaren babesa jaso zuen. Egun, boxeolari profesionala da».

Larunbateko jaialdiak jende asko erakarriko duela gehitu zuen. «Tejada Estatu espainiarreko debutari onena izan da 2025ean. Jende asko etorriko da Bilbotik bera ikustera. Burgosetik ere jendea etorriko da. Horiek guztiek dirua gastatuko dute Zumarragan. Bestalde, larunbateko jaialdia Moreno eta Jaunarenarentzat ere garrantzitsua da, hobetzeko balioko baitie. Jende guztia jaialdiaz gozatzera animatu nahi dut», amaitu zuen.

Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 7 egunetako irakurrienak

1

Urolako Trena Maratoiko argazkiak

2026/02/22
Urretxu eta Zumarraga
2

Urretxuarren eta zumarragarren sailkapena Urolako Trena Maratoian

2026/02/22
Urretxu eta Zumarraga
3

Hemen dira Urolako Trena maratoian parte hartuko duten kenyarrak

2026/02/21
Urretxu eta Zumarraga
4

Urolako Trenaren lehen bidaia eta azkena, bideo bakarrean

2026/02/20
Urretxu eta Zumarraga
5

Asier Auzmendi: "Ibilbidea zoragarria da eta antolaketa oso ondo zaindu dugu, eskerrak eman nahi dizkiet laguntzaile guztiei"

2026/02/24
Urretxu eta Zumarraga
6

Berotzeko, lasterketa solidarioa egin dute geltoki zaharren artean

2026/02/21
Urretxu eta Zumarraga
  • Goierriko Hitza
  • 943 72 34 08
  • goierri@hitza.eus
  • Iparragirre, 11 20700 – URRETXU
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu
Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.

Privacy & Cookies Policy

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT