Bi-Tartean elkarteko merkatariek stock-a kalera aterako dute, neguko denboraldia ixteko. Ostegunean, ostiralean eta larunbatean (otsailaren 26, 27 eta 28) neguko arropa dendako atarira aterako dute. Horra hor egitasmo horretan parte hartuko duten dendak: Amane, Arku, Baby, Ezpeleta, Inaxio, Julen, Julita, Kizkur, Laskurain, Loramendi, MaraiNKN, Mentxu y Yone, Merceria AM, Naif, Natalietta, Oskarbi, Ormazabal, Otxaran, La Perla, Santa Cruz, Polita, Kotoi, Quo, Stylo, Titare, Urbe, Uriba Doss eta Xarmanki.
Ostegunean merkatari batzuk gune bateratua egingo dute Zumarragako azokan: postua jarriko dute bertan, 10:00etatik 20:00etara. Zumarragako azokan postua jarriko dutenak Kotoi, MaraiNKN, Mentxu y Yone, Otxaran, Polita, Punto Ahorro, Stylo, Titare, Uriba Doss eta Aspace dira.
