Mikel Imaz urretxuarrak Urola, camino de hierro y agua liburua aurkeztu zuen atzo Urretxuko liburutegian. Imazek Urola bailarari buruz idatzi du, ibaia eta trena oinarritzat hartuta. Horretarako, ibaia jaiotzen den tokitik Zumaiaraino oinez joan zen, hiru egunetan. Aurkezpen ekitaldian herritar asko elkartu ziren. Aurkezle lana Mikel Babianok egin zuen.

