Bi-Tartean elkarteko merkatariek stock-a kalera atera dute, neguko denboraldia ixteko. Gaur, bihar eta etzi (otsailaren 26, 27 eta 28an) neguko arropa dendako atarira aterako dute. Horra hor egitasmo horretan parte hartzen ari diren dendak: Amane, Arku, Baby, Ezpeleta, Inaxio, Julen, Julita, Kizkur, Laskurain, Loramendi, MaraiNKN, Mentxu y Yone, Merceria AM, Naif, Natalietta, Oskarbi, Ormazabal, Otxaran, La Perla, Santa Cruz, Polita, Kotoi, Quo, Stylo, Titare, Urbe, Uriba Doss eta Xarmanki.
Gainera, gaur merkatari batzuk gune bateratua egin dute Zumarragako azokan. Postuak jarri dituzte bertan. 20:00ak arte egongo dira plazan. Zumarragako azokan postua jarri dutenak Kotoi, MaraiNKN, Mentxu y Yone, Otxaran, Polita, Punto Ahorro, Stylo, Titare, Uriba Doss eta Aspace dira.

